Beasaingo lau eta erdiko partidarako pilotak bereizi dituzte
BEASAIN // Joseba Ezkurdiak eta Aitor Elordik Eusko Label lau eta erdiko txapelketako finalaurdenetako partida bat jokatuko dute etzi, Antzizar frontoian. Atzo bereizi zituzten partidan erabili ahal izango dituzten pilotak. Jaialdia osatzeko binakako partida bat antolatu dute: Iker Irribarria eta Julen Martija Peio Etxeberriaren eta Beñat Rezustaren aurka arituko dira. Jaialdia 22:00etan hasiko da.













