Ordiziarrock jaialdiaren kontzertuetako ordutegiak zehaztu dituzte

Urriaren 20, 21 eta 22an izango da Ordiziarrock jaialdiaren XIX. edizioa. Urriaren 20ko kontzertua D'elikatuzen da, eta gainontzekoak frontoi txikian. Sarrera dohainik da.

J Martina Larrabetzuko hirukoak larunbatean joko du. Argazkia: Madalen Pinuaga

Ordiziarrock ekintzak taldeak gaur goizean eman ditu ezagutzera sare sozialen bidez XIX. Ordiziarrock musika jaialdiko kontzertuen ordutegiak. Ohi bezala, jaialdia hiru egunetan banatuko da, aurten urriaren 20, 21 eta 22an. Osteguneko kontzertua, formatu txikikoa, D’elikatuz zentroan izango da, eta gainontzekoak frontoi txikian. Antolatzaileek gogorarazi dute sarrera doan dela.

ORDIZIARROCK 2022

Urriak 20, osteguna (D’elikatuzen)

  • 19:00. Griffo

Urriak 21, ostirala (Frontoi txikian)

  • 20:30. DJ Nazareno
  • 22:00. Serapis Project
  • 23:30. Lukiek
  • 01:00. Izurri Berria

Urriak 22, larunbata (Frontoi txikian)

  • 19:00. DJ Monkey Man
  • 20:00. Big Bad Man
  • 23:00. J Martina
  • 00:30. Kerobia
  • 02:00. Belako DJ Set
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa