Joseba B. Lenoirrekin hasi da ZZ Rock jaialdia

Hasi da ZZ Rock jaialdiaren seigarren edizioa, Joseba B. Lenoirren kontzertuarekin. Beratarrak eta bere taldeak, beti bezala, duten onena eman dute. Gainontzeko kontzertuak gauean izango dira, Areizaga-Kalebarren plazan.

21:00etan hasiko da gaueko saioa. Bartzelonatik datorren Slim Jim and the Redeemers taldea izango da lehendabizikoa. Ameriketako Estatu Batuetako, Frantziako, Erresuma Batuko eta Kataluniako kideez osatutako taldea da eta country-a, rock-an-roll-a eta rhythm-and-blues-a uztartzen dituzte; 22:30ean Ginger zarauztarren txanda izango da. Punk-rock indartsua egiten du batez ere neskez osatutako talde honek; Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira taularatzen laugarrenak, 00:00etan. Azken diskoko lanak eskainiko dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa