Zaldibiarrak kuadrillen eguna ospatzen ari dira

Zaldibiarrak kuadrillen eguna ospatzen ari dira. Goizean sega saioa, kuadrillen irteera eta photocall-a egon dira. Ondoren, denek elkarrekin bazkaldu dute. Arratsaldean kuadrillen arteko jokoak egongo dira eta ilundu arteko kalejira herrian zehar, Jundajo txarangak giroturik. 23:00etan Trikidantz taldeak joko du. Bihar goizaldean, 06:30etik 08:30era, Lasko txarangarekin kalejira egingo dute. 08:30ean txokolate jana eta gaupaseroen argazkia egingo dituzte, festei amaiera emateko.
Autobus zerbitzu berezia
Lurraldebusek autobus zerbitzu berezia jarriko du, gaur gauerako. Ormaiztegi-Zaldibia bidea 23:30ean eta 01:00etan hasiko du batek; Beasainen eta Ordizian ere geratuko da. Beste ibilbidea, Ataun-Lazkao-Beasain-Ordizia-Zaldibia da; 00:35, 02:30 eta 04:10ean abiatuko da Ataundik; lehenengoa Ormaiztegiraino joango da.
Zaldibian, itzulerako autobusak, berriz, 23:55ean, 01:35ean eta 03:15ean abiatuko dira. Zaldibia-Ordizia-Beasain-Ormaiztegi-Lazkao-Ataun egingo du.