Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ampo Ordiziak 15-19 galdu du Les Abelles taldearen aurka

Ordizia
Kirola

Julen Goiaren hitzetan, "partida nahiko narratsa" jokatu zuten etxekoek, eta "lanean jarraitu" beharko dutela ondorioztatu zuen. Ligako hurrengo partida azaroaren lehenen asteburuan jokatuko dute Pozuelo Rugbi Union talde madrildarraren aurka.

Igandeko partidaren une bat. Argazkia: Ander Villar
2022/10/17
A. Vierbücher

Ampo Ordiziak ezin izan die garaipena eskaini zaletuei. Errugbiko ohorezko mailako ligako hirugarren jardunaldian -Amporentzat bigarren partida, pasa den asteburuan atsedena izan baitzuen-, Les Abelles taldearen aurka, 15-19 galdu zuen, “partida nahiko narratsa” jokatuta, Julen Goia Amporen kapitainak partida amaitu bezain pronto egindako adierazpenen arabera. Aipagarria ere, talde ordiziarraren azken lau fitxaketak zelairatu zituela Federico Gallo entrenatzaileak.

Bi aste izan ditu Ampo Ordiziak Les Abelles taldearen aurkakoa prestatzeko. Ligako lehenen jardunaldia, Bartzelonaren aurka jokatu zuten, urriaren 2an. Puntu bakarragatik ezin izan zuten garaipena lortu, 30-31 izan zen emaitza. Pasa den asteburuan, ligako bigarren jardunaldia izan zen ohorezko mailako talde gehientsuenentzat, baina Ampo Ordiziak atsedena izan zuen.

Hala izanda ere, Ordiziari intentsitatea falta izan zitzaion lehen minutuetan, zalantzak izan zituen defentsan, eta ez zuen asmatu erasoan. Horrekin batera, Alain Araña kanporatua izan zen eta abantaila ateratzen jakin zuten bisitariek; bi zigor kolpe eraldatu zituen Frutosek.

Ordiziarren lehenen puntuak Oier Goiak egin zituen, entsegu bidez. 32. minutuan, Les Abelles taldeko Martin Gerez kanporatua izan zen. Ordiziarrak jokalari bat gehiagorekin zeuden zelaian, eta aurretik jartzea lortu zuten, 12 puntuetaraino iritsiz. Baina jokalari bat gutxiagorekin ere, markagailua irauli zuen berriro Les Abelles-ek; talde valentziarrak bigarren entsegu bat eraldatzea lortu zuen. 12-13 joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, ez ziren gauzak hobetu Federico Galloren mutilentzat. Nahiz eta atsedenaldiaren osteko lehenen minutuetan, Amporen azken fitxaketetako bat den Kerr Tills hegoafrikarraren jokaldi bati esker, berriro ere markagailuan aurretik jartzea lortu, talde valentziarrak ez zuen etsi, eta bi zigor kolpe gehiagorekin itxi zuten partida (15-19).

Kapitainaren balorazioa

Partida amaitzean Julen Goia Ampo Ordiziaren kapitainak adierazi zuenez, “akats gutxien egin duen taldeak irabazi du”. Horri alde positiboa ateraz, kapitainak gehitu zuen, “ligaren hasiera” dela, eta oraindik “partida asko” daudela aurretik. Atzoko partidatik atera duen irakaspena da, “lanean jarraitu” behar dela, “detaile txikiak fintze aldera, izan ere, horiek izaten dira, partida talde baten edo bestearen alde jartzen dutenak”.

Gauzak horrela, sailkapen nagusian hamargarren postuan kokatuta dago Ampo Ordizia, hamaikagarren dagoen Complutense Cisneros taldearekin puntuetan berdinduta, baina partida bat gutxiago jokatuta. Momentu honetan, Real Ciencias Enerside dago lider, 14 punturekin.

Hurrengo partida, azaroko lehenen asteburuan jokatu dute, Pozuelo Rugbi Union taldearen aurka, Valle de las Cañas zelaian, Madrilen.

Azken bi fitxaketak

Asteburuan jokatu zuten partidaren atarian, Ampo Ordiziaren azken bi fitxaketen berri eman zuen Ordizia Rugbik. Bigarren lerroa eta hiru laurdena indartuko dituzten jokalariak dira iritsi berriak.

Batetik, Tuitavake Manoa, tongoarra da eta bigarren lerroan jokatzen du, nahiz eta hirugarren lerroan jokatzeko baliabideak ere badituen. 24 urte, 196 zentimetro luze eta 128 kiloko pisua du. Ezaugarri horiek sendotasuna eskainiko diote Ampo Ordiziari. Tutavake West Harbour taldetik dator.

Bestetik, Malcom-terr Kill erdi-melea da, nahiz eta hiru laurdeneko beste zenbait postutan ere joka dezaken. 27 urte ditu, 184 zentimetro neurtzen ditu eta 80 kilotako pisua dauka. Esperientzia handia duen jokalaria da honako hau, azken lau urteetan Griffons taldean jokatzen aritu da.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut