Oianguko lehenen mailako bi bikoteak aurrez aurre izango dira Gipuzkoako txapelketaren final erdietan
Irastorza eta Andonegik, Ibarguren eta Olaranen aurka jokatuko dute, finalerako txartelaren borrokan. Bigarren mailan lehiatu diren bi bikoteek ere lortu dute final erdietarako txartela. Hirugarren mailakoek ez dute lortu ligaxkatik aurrera egitea.
Ligaxka fasea amaitu da paleta larruz Gipuzkoako Txapelketan. Oiangu taldeko lehenen mailako bikoteek oso maila ona erakutsi dute. Irastorza eta Andonegik, ligaxkako lider amaitu dute eta maila berean, baina beste multzoan jokatu duen Oianguko beste bikotearen, Ibarguren eta Olaran, aurka jokatuko dute. Bien artean erabakiko da zeinek jokatuko duen lehenen mailako finala.
Bigarren mailan, aipamen berezia klubeko beteranoei. Roperok eta Garridok ere, 50na urterekin, erakutsi dute indartsu daudela, maila altuko txapelketa jokatu dute eta final erdietarako txartela lortu dute. Hurrengo fasean sartuta, aurkari gogorrak izango dituzte parez pare, dena den, orain arteko mailari eusten badiote, finalean sartzeko aukera handiak dituzte. Maila berean lehiatu den beste bikotea, Otegik eta Garridok osatzen dutena, ez da hain fin ibili. Otegik aurreko urteko mailari ezin segida eman eta Agirrek eutsi dio bikoteari. Asteburuko partida irabazi egin dute ordea, Oiartzungo bikotearen aurka, eta hala, final erdietan sartzea lortu dute oiaguntarrek, beraz, finalerako txartelagatik borrokatuko dira.
Azkenik, hirugarren mailan, hiru bikote izan ditu Oianguk. Batek ere ez du lortu garaipenik eskuratzea, baina hala izanda ere, balorazio positiboa egin du klubak, gazteak baitira oraindik eta denbora gutxi daramate kirol honetan. Jokatu dituzten partidetan erakutsi dutenagatik ere balorazio positiboa egin du Oianguk, “hobetze aldera egin dutelako”.