Legazpiko Udalak bat egin du bularreko minbiziaren aurkako egunarekin
Katxalin elkartean egindako lankidetza eskaerari erantzunez, arrosa kolorez argiztatuko du udaletxeko fatxada aste osoan zehar. Balkoian xingola arrosa ere zintzilikatu du.
Legazpiko Udalak bat egin du bihar, urriak 19, ospatuko den bularreko minbiziaren aurkako egunarekin, eta Katxalin elkarteak egindako eskaerari jarraituz, arrosa kolorez argiztatuko du udaletxeko fatxada aste osoan zehar, hilaren 22ra arte.
Udalak, gainera xingola arrosa zintzilikatu du balkoian, eta une honetan Legazpiko Katxalin elkarteko kideak izan ziren, Garaguneko erabiltzaile batzuekin batera.
Udalak ez ezik, Legazpin hainbat komertziok ere jarri dituzte xingola arrosak erakusleihoetan.













