Segura Orreaga bilakatu dute aktoreek
Segurako Historia Oroituz antzerki taldeak «arrakasta handiarekin» estreinatu zuen Orreagatik iragan hurbilera antzezlana ostiralean herritarren aurrean. «Oso pozik eta gustura» amaitu zuten saioa antzezleek. Orreagako guda antzeztu zuten. Dozena bat haurrek duela hamahiru mendeko eszenak antzeztu zituzten eta bederatzi helduk, gaur egungoak. «Gure helburua zen umeek haien buruan izatea Orreagan gertatu zen hori, historia liburuetan beste errelato bat kontatzen digutelako», azaldu zuen Lourdes Imaz zuzendariak eta gidoilariak.













