Frontenis txapelketa egingo dute Antzizarren

Helduei bideratutako txapelketa izango da. Izena emateko epea zabalik dago. Hemezortzi bikoterentzako tokia dago.

Helduen arteko frontenis txapelketa antolatu dute Beasainen, azaroaren 26rako. Izen ematea jada zabaldu dute. Horretarako txapelketaren Instagram kontura idatzi behar da. Hemezortzi bikotek jokatuko dute, gehienez. Eta bikote bakoitzak 10 euro jarri beharko ditu.

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

A post shared by Beasaingo Frontenis Txapelketa (@frontbea)

Partidak Antzizargo frontoian izango dira, pilota hori motelarekin. 22 tantora edo 20 minutura jokatuko da. Denbora agortutakoan aurretik doana, garaile. Sariak izango dira: garaileei txapel bana emango zaie eta bigarren sailkatuei, kopa bana.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa