Urriaren 28an eta 29an izango da Zegamako VIII. Cava Festa

Zortzi cava ezberdin dastatzeko aukera egongo da, 20:00etatik 1:00etara, eskolako patioan. Ostiralean 00:10ean autobusa egongo da Zegamatik Legorretara, eta larunbatean 00:10ean zein 1:55ean.

Iazko Zegamako Cava Festako argazkia.// Kerman Garralda.

Urriaren 28an eta 29an, datorren asteko ostiralean eta larunbatean, Zegamako 8. Cava Festa ospatuko da, Zegamako Udalak herriko elkarteekin elkarlanean antolatuta. 20:00etatik 1:00etara irekiko dute eskolako patioan jarriko duten cava festaz gozatzeko eremua. 8 cava ezberdin dastatzeko aukera izango da eta afari zerbitzua ere egongo da.

Cava edateko kristalezko kopak 1,5 euroan jarriko dituzte salgai, eta freskagarriak euro batean. Ostiralean 00:10ean autobusa egongo da Zegamatik Legorretara, eta larunbatean 00:10ean zein 1:55ean.

Cava Festan salduko diren cavak eta prezioak:

CAVA Kopa betetzea Botila
Oliver Viticultors Brut Nature 2€ 9€
Blancher Reserva Rosat Brut 2€ 9€
Trepat Freixenet (Rosadoa) 2€ 9€
Grimau Brut Nature 2€ 9€
Raventos i Blanc de Blancs 3€ 13€
Llopart Brut Nature Reserva 3€ 13€
Bancher Gran Reserva Nature 3€ 13€
Gemma (Oliver viticultors) 3€ 13€

Afaltzeko, berriz, oilaskoa piparrekin, solomo burua piparrekin, ajoarrieroa, hanburgesak, saltxitxak, txorixoa, entsalada, gazta eta menbrilloa, pastak eta kafea egongo da salgai. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa