Unidad Alavesa eta Delirium Tremens batera ibiliko dira
ATAUN // Kontzertu sorta bat elkarrekin egingo dute Ataungo Unidad Alavesa musika taldeak eta Delirium Tremens mutrikuar rock talde historikoak. Abenduaren 10ean Azpeitiko Sanangustin gunean hasiko dute bira. Urtarrilean Iruñean (6an, Zentral areroa), Bilbon (14an, Kafe Antzokia) eta Gasteizen (21ean, Jimmy Jazz), otsailaren 10ean Bartzelonan eta martxoaren 4an Biarritzen (Atabal aretoa) dira oraingoz iragarri dituzten kontzertuak.













