Aralarko kobazulo batera txango gidatua antolatu du Parketxeak
Lareoko kobara sartuko dira, igandean, Lizarrustitik oinez joanda. Izena emateko epea zabalik da.
Aralarko Parketxeak kobazuloetako ingurune berezia ezagutarazteko txango berezia antolatu du, igande honetarako (urriak 30). Sartu kobara! lelopean, Lizarrustitik oinez 10:00etan abiatuta Aralarren barneratu, tea Lareoko kobazulora joango dira. Ibilbidea eta kobarako sarrera errazak dira.
“Zailtasunik gabeko espeleologia esperientzia bat” izango dela aurreratu du Parketxeak. Formazio geologiko eta leizezuloetako giro bereziak ikusi ahalko dira. Familian egiteko modukoa da.
Aurrez izena eman behar da, nahitaez: lizarrusti@gipuzkoanatura.eus; barandiaran@gipuzkoanatura.eus edo 943 180335 / 688 895 069. Buruko 6 euro ordaindu behar da.