Euskal jantzien ikerketari buruzko mahai ingurua, gaur
ORMAIZTEGI// Zumalakarregi Museoak euskal jantzien ikerketei buruzko mahai ingurua antolatu du gaurko. Elena Tuduri. Erramuaren sekretua. Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma erakusketaren aurretik egindako lana aurkeztuko dute Mikel Prieto ikerlariak, Emilio Latorre Tuduriren bilobak eta Ane Albisu eta Elur Ulibarrena euskal jantzien adituek, 19:00etan.












