Idiazabalgo ordulari zaharberritura bisita komentatua, etzi
IDIAZABAL // Larunbat eguerdian Idiazabalgo ordulari zaharberritua ezagutzeko bisita komentatua egingo da, 12:30ean. Pilarreneako zelaian dago ordularia. Elizako dorrean zegoen eta Joxe Barriola idiazabaldarrak berritu zuen. Ikusgai dago orain herritarrentzat. Egindako lan eta parte hartzeari, herriko historiari eta ondareari balioa eman nahi diote. Eguneroko materialei bigarren bizitza emateaz gain, hondakinen prebentzioa eta ekonomia zirkularra sustatzearen garrantzia azpimarratu du udalak.












