Ordizia Txapeldun lehiaketa egingo dute asteazkenean
ORDIZIA // Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa jokatuko da, datorren asteazkeneroko azokarekin batera. Lehiaketa Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da goizeko 10:30etik aurrera. Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2013tik 2022era) irabazleak lehiatuko dira haien artean.













