Eskolakoak, gaurkoaren atarian
Eskola Kiroleko ziklo-kros lasterketak egin zituzten igandean Urtatza-zaharren, kimu, haur eta benjamin mailetako 150 txirrindulari elkartuz. Telleriarteko Txirrindulari elkarteak lagunduta, Gipuzkoako Federazioak eta Foru Aldundiak antolatutako jardunaldia zen. Gaur, Legazpiko XI. Ziklo-kros Sari Nagusia da jokoan.













