Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Musika bete azaroa Legazpin

Legazpi
Kultura

Gaur hasiko da Azaroan Musika, gala liriko batekin. Hilaren 19ko Santa Zezilia kontzertua da zikloko ekitaldi nagusia. Aurten Urbeltz pilotalekuan izango da

2022/11/01
Tere Madinabeitia

Aurten ere, musikaz beteko da Legazpi azaroan, hilaren 22an ospatzen den Santa Zezilia musikarien egunaren inguruan bildutako ekitaldi sortari esker. Udaleko kultura sailak herriko talderekin eta elkarterekin elkarlanean, Azaroan Musika zikloaren edizio berri bat antolatu du, eta gaur hasi eta hilaren amaierara arte, musika ardatz duten era askotako hitzorduak proposatu ditu.

Azaroan Musika pandemiak eragindako murrizketarik gabe dator, eta urrian gauzatu zen Udazken Musikalaren jarraipena da. Ohi bezala, kontzertuak izango dira zikloaren ardatz nagusia.

Santa Zezilia, pilotalekura

Santa Zezilia kontzertua da zikloko ekitaldi nagusia, herriko musika talde nagusiak elkartu egiten direlako okasio horretarako. Bi urteko etenaren ondoren, aurten ere elkarrekin arituko dira Goiz Deia txistulari banda, Santikutz abesbatza, Alaitasuna errondaila eta Legazpi Musika Banda.

Azaroaren 19an egingo dute kontzertua, baina lekuz aldatuta, parrokia utzi eta Urbeltz pilotalekuan jo eta abestuko dutelako Legazpiko musikariek, 19:00etan hasita.

Hasteko, gala lirikoa gaur

Opera eta zarzuela doinuek irekiko dute aurtengo Azaroan Musika zikloa, gaur 19:00etan Latxartegi Aretoan ospatuko den gala lirikoarekin. Santikutz abesbatzaren ekimenez, goi mailako ahots kontzertua entzuteko aukera izango da, Iruñeko AGAO Gaiarreko Operaren Lagunak elkarteko kideen eskutik.

Cesar Vallejo pianojoleak, Marta Huarte sopranoak, Elena Miral mezzosopranoak, Julen Jimenez tenorrak eta Dario Maya baritonoak opera eta zarzuela aria ezagunenez osaturiko errepertorioa eskainiko dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut