Autozaintza gure ongizatearen oinarri kurtsoaren hasiera
ORDIZIA // Asteazkenean Autozaintza gure ongizatearen oinarri kurtsoa hasiko da. Nork bere burua zaintzeko tresnak erakutsiko dira, Ainhoa Gorostidiren gidaritzapean. Azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira saioak, Jabekuntza Eskolan, 17:30etik 19:30era. Izena jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidean edo 688 822 329 zenbakian eman behar da.













