Lazkaoko gazte festetako egun handia, bihar
LAZKAO // Lazkaoko gazte festetan jai giroan murgilduko dira. Gaur, 19:30ean, taloak egingo dituzte plazan, eta presoen aldeko bilkura dago gero. Txillardegi DJak joko du (23:00). Bihar da egun nagusia. Poteo musikatua (13:00), bazkaria (14:30), Elektropottotte taldea (18:30), eta Zopilotes Txirriaos, Pleura eta Gora Etorri kontzertuak (22:00) dira.













