Zaldibian 'Amaraun' bertso eta dantza ikuskizuna gaur da
ZALDIBIA // Oihana Iguaran dantzari eta bertsolaria eta Amaiur Luluaga dantzaria partaide direla, Amaraun. Irunez iraun ikuskizuna Zaldibian egingo dute, gaur. Herri Antzokian, 22:00etan hasiko da, eta sarrera (5 euro) kultur etxean eros daiteke aurrez. Amatasunaren hausnarketa da, «enpatia eta aitortza ariketa bat», musika, kantua eta dantza uztartuta.













