Denboraldiko lehenengo garaipena lortu du Ampo Ordiziak
30-34 irabazi dio Pozuelo Rugby Union-i. Azaroaren 20an, Recoletas Burgos-Universidad de Burgos taldearen kontra jokatuko du, San Amaro zelaian.
2022/2023 denboraldiko lehenengo jardunaldiko irudia, Ampo Ordiziak Barça Rugby-ren kontra jokatu zuenekoa.//Carlos Mediavilla Ampo Ordiziak 2022/2023 denboraldiko lehenengo garaipena lortu du. 30-34 irabazi zion atzo Pozuelo Rugby Union taldeari, Valle de las Cañas zelaian. Aurten igo da mailaz Pozueloko taldea. 13-27 amaitu zen lehenengo zatia, Ordiziakoen alde, eta bigarren zatian markagailuari eusteko lan egin behar izan zuten goierritarrek.
Denboraldiko laugarren jardunaldia izan zen atzokoa. Ordiziarrek, baina hiru partida jokatu dituzte, bigarren jardunaldian atsedena izan baitzuten. Barça Rugby eta Les Abelles hartu dituzte etxean, eta atzokoa izan zen hirugarrena. Laugarren partida ere etxetik kanpo jokatuko dute, azaroaren 20an, San Amaro zelaian, Recoletas Burgos-Universidad de Burgos taldearen kontra.
Denboraldia hasi berritan, bederatzigarren postuan doa Ampo Ordizia, 6 punturekin. Aurretik dauka Complutense Cisneros, puntu bakarrera, eta atzetik Les Abelles, beste puntu batera.

Iturria: FERugby













