Elkarretaratzea egin zuten ostiralean Aitor Esnaola hirugarren gradura itzultzea eskatzeko

Legorretako plazan elkartu ziren herritarrak, Sarek deituta. Hirugarren gradua bertan behera utzi zuen Auzitegi Nazionalak, Fiskaltzaren helegitea onartuta.

Elkarretaratzeko argazkia.//Sare Gipuzkoa.

Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra hirugarren gradura itzultzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten ostiralean Legorretako plazan, Sarek deituta. Esnaola maiatzetik zegoen hirugarren graduan, Martuteneko espetxeko tratamendu-batzarrak erabakita. Aurreko astean, baina, berriz ere kartzelara sartzeko agindu zuen Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa