Glaukoma taldeko Juantxo Arakama Lazkaon izango da bihar

Gerriko elkartean, Hitz&Musik zikloan elkarrizketatuko dute musikari tolosarra. Asteartean, azaroak 8, 18:30ean da solasaldia. Ondoren, emanaldi labur bat egingo du.

Glaukoma rap-reggae musika taldeko Juantxo Arakama Biurrun musikaria (Tolosa, 1989) gonbidatuko dute, bihar, Lazkaoko Gerriko elkartera. Tartean, musikariaren ibilbide pertsonala arakatuko dute, elkarrizketa bat eginda.

Gerriko elkartean, bihar (azaroak 8, asteartea) 18:30ean hasiko da. Bukaeran, kantaldi labur bat egingo du Arakamak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa