Goierriko mugarriak hizpide, Azaroa Zientziaroa zikloaren bigarren saioan

Joseba Alonso ordiziarra izango da hizlaria, Oihana Sarasola kazetari lazkaotarrak gidatuko duen saioan. Izenburu bereko erakusketa zabalik dago Igartza Jauregian.

Joseba Alonso ordiziarra, Goierri mugarriz mugarri lirukiarekin. Argazkia: Tere Madinabeitia

Badoa aurrera Azaroa Zientziaroa zikloa. Zientziaren dibulgazioa helburu, Lemniskata Zientzia Sare Herrikoiaren ekimenez antolatzen den aurtengo edizioko bigarren saioa izango da ostiralean, hilak 11.  Joseba Alonso da gonbidatua eta Goierriko mugarriak izango ditu hizpide. Alonso, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide aktiboa da Etnologia sailean, eta bi hamarkada baino gehiago eman ditu Gipuzkoako antzinako mugarrien aurkikuntzan eta ikerketan. Beasaingo saioan, Goierriko mugarrien inguruan duen ezagutza erakutsiko du, Oihana Sarasola ETBko kazetari lazkaotarrak gidatuta. Beasaingo Igartza Jauregian izango da hitzordua, 19:00etan.

Bide batez, salgai jarriko dute mugarrien inguruko ikerketa jasotzen duen Goierri mugarriz mugarri izenburua duen, Lemniskata Kaierak bildumako seigarren liburukia. Jakin ere, izenburu bereko erakusketa ikusgai dagoela gaurtik azaroaren 21era arte.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa