Plazako arkupeak lepo bete dira, buzkantza dastatu eta erosteko
Zumarragako buzkantza azokak jendetza erakarri zuen plazako arkupeetara, herenegun. Urola eskubaloi taldeak jarritako tabernan buzkantza pintxoak saldu zituzten euro batean, ardo tragoxka batekin. Inguruan buzkantzak eta bestelako txerriak salgai zituzten hamaika postu izan ziren.
Bestelako produktuak salgai zituzten ekoizleak ere gerturatu ziren ezohiko azokara. Egurrez eginiko apaingarriak, bitxiak, oihalekin egindako produktuak, gozoak eta abar eskaini ziren Euskadi enparantza berrituan.
Plaza berrituan
Plaza berritu dutenetik egindako lehendabiziko ekintzetako bat izan da buzkantza feria. Itsura ederra zuen plazak, mukuru beteta eta autoen joan etorririk gabe.
Idi probak oso interesgarriak izan ziren eta animo hotsik ez zen falta izan ikusleen aldetik. Plaza bat baino gutxiagogatik.













