Itsasoko jubilatuen eguna igandean ospatuko dute

Meza ondoren, taldeko argazkia aterako dute Itsasoko plazan. Bazkaria Mandubiako Bentan dute.

Itsasoko udaletxea./Laida Goiburu

Itsasoko adinekoek eta jubilatuek urteko festa eta bazkaria igande honetan, azaroak 13, egingo dituzte. Itsasoko Batzordeak honako egitaraua prestatu du. Lehenbizi, 13:00etan meza entzungo dute, Itsasoko elizan. Ondoren, 13:45ean, Aurreskua dantzatuko diete jubilatuei, plazan, eta denek taldeko argazkia aterako dute. Egun batzuen buruan oroigarri modura banatuko diete partaide bakoitzari argazki bana.

Ospakizun bazkaria Mandubiako Bentan egingo dute, 14:30ean. Bazkarirako izena Itsasoko udaletxean eman behar zen, astelehenerako. Ordaindu, berriz, jatetxean bertan.  Jubilatuek menduaren erdia soilik ordaindu beharko dute.

Itsasoko udaletxea./Laida Goiburu

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa