Aramako San Martin jaiak: Asteburuko egitaraua
San Martin festak atzo hasi zituzten Araman, txupinazoarekin eta gaztaina jatearekin. Asteburua dago aurretik, eta egitaraua, bete-betea. Ohiko ekitaldi herrikoiez gain, Mugi panderoa eta Iratzar taldeek girotuko dituzte gauak.
Aramako sanmartinak abiatuko dira dagoeneko, eta egunik beteenak dituzte aurretik. Hauxe da astebururako egitaraua.
Azaroak 11, ostirala. San Martin eguna
- Meza nagusia, 11:00etan.
- Hamaiketakoa Arrikutz elkartean, 11:30ean.
- Gazteekin karpa atontzea (Olinpiadak), 12:00etan.
- Toka lehiaketa plazan, 13:00etan.
- Herri-kirol jolasak frontoian eta mokadutxoa jarraian, 19:00etan.
- Mugi Panderoa taldea plazan, 23:00etan.
Azaroak 12, larunbata
- Txan Magoa plazan, 12:00etan.
- Herri-bazkaria Iriarte aretoan, 14:00etan.
- Trikitilariak, zozketak, jolasak…16:00etan.
- Mozorro festa, 19:00etan. Gaia ‘Olinpiadak’ izango da.
- Iratzar taldea plazan, 23:00etan.
Azaroak 13, igandea
- Puzgarriak frontoian, 12:00etan.
- Txakolin dastaketa plazan, 12:30ean
- Puzgarriak frontoian, 17:00etan.
- Patata tortilla lehiaketa plazan, 19:00etan.
- Festetako azken mokadua plazan, 20:00etan.
- Festa amaierako suak, 21:00etan.