Azaroaren 13ko (igandea) 22:30etik azaroaren 14ko (astelehena) 06:00ak arte itxiko dira aipatutako bide-adarrak.
Euskararen erabilera normalizatzeko helburuarekin sortu zen Emun kooperatiba duela 25 urte. Enpresetan diagnostikoa egin, euskara planak sortu eta garatzen dituzte. 87 langileko lantaldean, hamasei goierritarrak dira.
Hamalau urtean CAFen muntatze, logistika eta maniobra lanetan aritu eta gero, martxoaz geroztik CAFeko Euskara arduradun ari da Bianditz Iraola Azantza (Zaldibia, 1978). Euskaraldiaren harira egingo dituzten ariketez, dituzten egitasmoez eta lantokian duten errealitateaz hitz egin du.
Gaur bukatuko da izena emateko epea, baina antolatzaileek uste dute bere horretan geratuko dela kopurua. Partaideen adina da nabarmentzekoa, sei partaideak 50 urtetik beherakoak baitira. "Horixe da mondeju ikastaroak utzi digun errenta polita".
"Ekaineko kazkabarrak eta udako lehorteak Gabiria ia sagarrik gabe utzi" duelako hartu du erabakia antolatzaileek. Hala ere, azaroaren 20an, Gabiriako produktuen azoka eta Goierri beheko ezti lehiaketa egingo dituzte, besteak beste.
Urriaren 31n izan zuen azken laneguna Legorretako saltokirik zaharrena zenak: Arregi okindegiak. “Hainbeste urtez irekita egonda, arraro samar egiten da itxita ikustea, bai”, aitortu du Marivi Goiak.
Bihar, 18:00etan, Gijongo Sportingen aurkako jokatuko du Beasainek Loinatzen futbol zelaian. Igor Gordobil entrenatzaileak «hankak lurrean» ditu; Aitor Irizar zalea, berriz, partida eguna iristeko «gogotsu» dago.
Lehorra izan da aurtengo uda sasoia, eta lehor hasi da udazkena ere. Gipuzkoako urtegietan ere nabaritzen hasia da euri eskasia, baina adituek diote egoera "normala" dela, oraingoz. Azaroa da urteko hilabeterik euritsuena, eta erabakigarria izango da datozen asteetan zenbat euri egiten duen.
Legazpiko Udalak, Merkataritza Bulegoak eta Ilintik antolatu ditu. Jubilazioaz eta negozio txikien transmisioaz hitz egingo dute. Ilintiren azken kanpainako saria, Jose Vicente Gonzalezentzat.
Artxanberri kaletik sarbidea izango duen 145 metro koadroko aretoa egokituko dute. Taldeen entseguetarako bideratuko dute batez ere. Abenduan obrak bukatu, eta urtarrilean irekiko dute.
Festak atzo hasita, kuadrilla eguna ospatzen ari dira gaur Ataun San Martinen, besteak beste. Iluntze-gauean kontzertu eta dantzaldiek girotu dute herria. Bihar umeen eta mozorrotuen eguna dute, eta igandean, jaiak bukatzeko, bertsolariak.
San Martin festak atzo hasi zituzten Araman, txupinazoarekin eta gaztaina jatearekin. Asteburua dago aurretik, eta egitaraua, bete-betea. Ohiko ekitaldi herrikoiez gain, Mugi panderoa eta Iratzar taldeek girotuko dituzte gauak.
Gabiriar bertsolaria ETB1-eko Biba zuek telebista saioan izan da. Kontatu duenez 50 urterekin diagnostikatu zioten gaitza, nahiz eta aurretik sintomak sumatzen zituen.
ZerainLabek antolatutako udazken kulturaleko hurrengo jarduera asteazkenean egingo da. 'Olentzero, nora zoaz?' hitzaldia egingo du Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologoak.
Gasteiz On elkartea, Guardiako eta Laudioko merkatari elkarteak eta Donostiako Benegas eta Pukas dendak eta Bilboko Los Encajeros ere saritu dituzte.