Ataungo San Martin jaiak: Asteburuko egitaraua
Festak atzo hasita, kuadrilla eguna ospatzen ari dira gaur Ataun San Martinen, besteak beste. Iluntze-gauean kontzertu eta dantzaldiek girotu dute herria. Bihar umeen eta mozorrotuen eguna dute, eta igandean, jaiak bukatzeko, bertsolariak.
Ataun San Martinen atzo hasi zituzten txupinazoarekin. Lehen eguna pasatuta, beste hiru egunetarako gozamena dute. Hauxe da astebururako egitaraua:
Azaroak 11, ostirala, San Martin eguna
- 11:00. Zirku tailerra umeentzat.
- 11:30. Salda hartzea, bertsolariekin.
- 13:00. Artzain txakur lehiaketa, Tailerreko zubian.
- 13:00. Kuadrillen juntadizoa plazan, eta poteo girotua.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria, Aizkoate elkartean.
- 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria, karpan.
- 17:00. Buruhandiak, eta ondoren txokolatea umeentzat.
- 19:30. Kontzertua, Oargin: Hell Riders.
- 21:00. Afaria, norberak eramandakoarekin, karpan (mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte).
- 23:30. Kontzertuak: Gilda eta Muxutruk Erromerie taldeak.
Azaroak 12, larunbata, umeen eguna
- Goizean. Herriko txistularien diana.
- 10:00-13:00. Puzgarriak.
- 11:00. Toka txapelketa haurrentzat, Aizkoaten.
- 12:00. Toka txapelketa helduentzat, Aizkoaten.
- 14:00. Haurren bazkaria, eta ondoren jolasak.
- 16:00. Mus txapelketa, Aizkoaten.
- 17:00. Haurren askaria.
- 18:00. Mozorrotuen juntadizoa eta kalejira.
- 19:00. Sagardo probaketa.
- Ondoren. Bizpahiru Pelau taldea.
- 21:30. Herri afaria.
- 00:00. Bizpahiru Pelau taldearekin erromeria.
Azaroak 13, igandea
- 12:30. Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa eta mondeju-pintxoak.
- Ondoren. Mondeju lehiaketako eta marrazki lehiaketako sari banaketa.
- 12:30. Kantu poteoa.
- 17:30. Otsoak dantza taldearen emanaldia.
- 19:30. Bertso saioa. Amaia Agirre, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Miren Artetxe eta Iban Urdangarin.