Ataungo XI. Mondeju lehiaketak sei partaide izango ditu
Gaur bukatuko da izena emateko epea, baina antolatzaileek uste dute bere horretan geratuko dela kopurua. Partaideen adina da nabarmentzekoa, sei partaideak 50 urtetik beherakoak baitira. "Horixe da mondeju ikastaroak utzi digun errenta polita".
Igande eguerdian, 12:30ean hasita, jokatuko da Ataungo IX. Mondeju lehiaketa, San Martin jaien barruan. Jentilbaratza elkarteko Joxe Ramon Munduatek aurreratu duenez, sei lagunek eman dute oraingoz izena, eta epea gaur iluntzean bukatzen bada ere, ez dute uste beste inor apuntatuko denik.
Nabarmentzeko moduko datu bat ere eman du Munduatek, partaideen adina: “Denak 50 urte ingurutik beherakoak dira. Horixe da mondeju ikastaroak utzi digun errenta polita, ikastaroak utzi digun onura”.
Lehiaketaz gain, Mondeju Laguna ere izendatuko dute igandeko ekitaldian. Egun berean eman dute ezagutzera haren izena.