Errezil sagar lehiaketarik ez dute egingo du aurten Gabirian
"Ekaineko kazkabarrak eta udako lehorteak Gabiria ia sagarrik gabe utzi" duelako hartu du erabakia antolatzaileek. Hala ere, azaroaren 20an, Gabiriako produktuen azoka eta Goierri beheko ezti lehiaketa egingo dituzte, besteak beste.
“Ekaineko kazkabarrak eta udako lehorteak ia sagarrik gabe utzi gaituzte Gabirian”. Horixe da Gabiriako Erbie elkarteko kideek eta Gabiriako Udalak aurten Errezil sagarren lehiaketa ez antolatzeko erabakiaren atzean dagoen arrazoia.
Hala ere, azaroaren 20an, Gabiriako baserritarren produktuen azoka, herriko artisauen lanen erakustazoka eta Goierri Beheko ezti lehiaketa egingo dituzte.