N1-eko Idiazabal iparraldeko lotunea itxita egongo da igande gauean
Azaroaren 13ko (igandea) 22:30etik azaroaren 14ko (astelehena) 06:00ak arte itxiko dira aipatutako bide-adarrak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, N1 errepideko Idiazabal iparraldeko lotunean (416 lotunean) aglomeratua konpontzeko lanak direla-eta, itxi egingo dira irteera-adar hauek: 416-1-S, Lasarterako noranzkoan, eta 416-2-S, Gasteizerako noranzkoan; baita 416-2-E sarrera-adarra ere, Gasteizerako noranzkoan.
Azaroaren 13ko (igandea) 22:30etik azaroaren 14ko (astelehena) 06:00ak arte itxiko dira aipatutako bide-adarrak.
Gasteizerako noranzkoan zirkulatzen duten eta Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zerain edo Zegamara sartu nahi duten ibilgailuek Idiazabal hegoaldeko irteera (N-I-412) hartu beharko dute. Lasarterako noranzkoan doazen ibilgailuek aurretiazko irteera hartu beharko dute, Idiazabal hegoaldeko irteera (N-I-412), edo Olaberriko 417-A lotunean atera. “Desbideratzeak behar bezala seinaleztatuko dira”.