Mendi bizikletan salto eta jauzi
Mendi bizikletan ibiltzeko pumptruck pista berria estreinatu dute Idiazabalen. Erakustaldi txiki bat ondoren, haurrentzako ikastaroa egin dute. Albiste barruan, bideoa.
Gaur arratsaldean mendi bizikletan ibiltzeko pumptruck pista berria estreinatu dute Idiazabalen, Pilarrenea tabernaren errekaz bestaldera. Udal agintarien hitzen ondoren, erakustaldi bat egin dute mendi bizikleten aditu eta arituek, eta segidan ikastaro bat eskaini diete hara hurbildutako ume eta gaztetxoei. Hona hemen Gotzon Aranburuk egindako bideoa.