Mozorro kalejira batukada feministarekin
Ataun San Martingo umeen egunaren barruan, mozorro kalejira egin dute Ataunen Goierriko hainbat herritako emakumeek osatutako batukadarekin.
Batukada feministak girotutako mozorro kalejira egin dute gaur arratsaldean Ataungo San Martin jaietan. 18:00ak pasatxo zirela abiatu dira plazatik, eta herriari itzulia eman ondoren, toki berean bukatu dute.
Ataungo San Martin jaiak bihar bukatuko dira.