Nerea Elustondo eta Iñaki Apalategi, txapelketatik kanpo
Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko Landako gunean jokatutako lehen faseko azken finalaurrekoa, eta gainontzeko bertsolariek pilatutako puntuak aintzat hartuta, Elustondo eta Apalategi kanpoan gelditu dira.
Bukatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren ibilia Nerea Elustondo eta Iñaki Apalategirentzat. Gaur jokatu da Durangoko Landako gunean lehen faseko azken finalaurrekoa, eta hango emaitzen zain zeuden bi bertsolari goierritarrak. Aitor Mendiluzek irabazi du saioa 726 punturekin, eta harekin gaur kantatu duten denek hurrengo fasean abesteko txartela lortu dute. Lehian ziren 24 bertsolarietatik 18k egin dute aurrera, eta puntuak aintzat hartuta, 20. sailkatu da Elustondo eta 21. Apalategi.
Lehen itzuliko azken saioa izan da gaurkoa eta, hortaz, erabaki da zeintzuk izango diren hurrengo fasean kantatuko duten bertsolariak. Bigarren itzuliko saioak horrela geratu dira:
Azaroaren 19an, Amurrion.
- Agin Laburu Rezola
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Alaia Martin Etxebeste
- Miren Artetxe Sarasola
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Onintza Enbeita Maguregi
Azaroaren 26an, Baionan.
- Beñat Gaztelumendi Arandia
- Eñaut Martikorena Lizaso
- Julio Soto Ezkurdia
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Sustrai Colina Acordarrementeria
- Unai Agirre Goia
Abenduaren 3an, Bilbon.
- Aitor Mendiluze Gonzalez
- Amets Arzallus Antia
- Joanes Illarregi Marzol
- Jone Uria Albizuri
- Maddalen Arzallus Antia
- Saioa Alkaiza Guallar