Buztintegiko bazkideek egindako margo lanak ikusgai jarri dituzte Legazpi osoan zehar
Herriko dendetako erakusleihoetan eta Gizarte Zentroko tabernan ikus daitezke. Erakusketa honetarako 118 lan bildu dituzte.
Legazpiko jubilatu eta pentsionisten elkartearen baitan artista ugari egon dira eta daude, eta horietako batzuek egindako margo lanak ikusgai jarri dituzte egun hauetan, Buztintegiren 25. urteurrena ospatzeko.
Guztira 118 lan bildu dituzte okasio honetarako, eta Gizarte Zentroko tabernan eta herriko dendetako erakusleihoetan jarri dituzte ikusgai, Ilinti elkartearen laguntzarekin. Dendetako lanak abenduaren erdi aldera arte egongo dira ikusgai.