Funtzio kognitiboak aktibatzeko Exercita programa martxan jarriko dute Beasainen
Beasaingo Udalaren eta Cita Alzheimer Fundazioaren elkarlanetik abiatuko dute.
Exercita izeneko programa jarriko dute martxan Beasainen. Udalaren eta Cita Alzheimer Fundazioaren elkarlanetik abiatuko dute. Aste honetan eman dituzte egitasmoaren inguruko xehetasunak. Helburu nagusiak dira osasun kognitiboaren zaintza eguneroko ohitura onen bidez, zahartze aktibo eta osasungarriaren aldeko gizarte kontzientzia sustatzea, gaitasun kognitiboak indartzea eta zaintzea, eta gizarte harremanak sustatzea.
Exercita liburua
Jasotako informazioaren arabera, bi ardatz ditu Exercita egitasmoak. Batetik dago, Exercita liburua, funtzio kognitiboak lantzeko zailtasun maila desberdinak dituztenentzat ariketa liburuak. Liburu bakoitza saio desberdinetan banatzen da, eta saio bakoitzak konplexutasun desberdineko bizpahiru ariketa ditu. Astean hiru saio egitea gomendatzen dute, 20 minutu ingurukoak. Liburuak eskuragarri daude gaztelaniaz eta euskaraz.
Cita Alzheimer Fundazioaren neuropsikologia taldea, partaide bakoitzaren ezaugarrien araberako maila zehaztuko du.
Internet bidezko talde saioak
Egitasmo honen barruan bigarren ardatza da, internet bidezko talde saioak. Profesional baten laguntza izango dute, funtzio kognitiboak, garunaren funtzionamendua eta egunerokotasunean hobetzeko estrategiak azalduko dizkiena.
Saio hauek, bideo dei bidez egingo dira, hilabetean behin, goizetan.
Parte hartzeko eman izena
Egitasmoan parte hartzeko, izena ematea komeni da. Horretarako eta informazio gehiago sakatu hemen, idatzi exercita@cita-alzheimer.org epostara, edo deitu 943 021 792 telefono zenbakira.













