Gaztetxearen 36. urteurrenerako hainbat ekintza antolatu ditu Ordiziako Gazte Asanbladak

Hurrengo larunbatean izango da, azaroaren 26an. Herri-bazkarirako tiketak salgai daude.

Azaroaren 4an Ordiziako Gaztetxeak antolatutako jaialdiko argazkia.//Argazkia: @garaifot

Ordiziako Gazte Asanbladak Gaztetxearen 36. urteurrenerako ekintza ezberdinak antolatu dituela iragarri du. Antolakuntza ardatza, askatasuna norantza lelopean, hurrengo larunbatean izango da, azaroaren 26an. Herri bazkariarekin hasiko dute eguna, 14:00etan. Bazkarirako tiketak Ordiziko Gaztetxearen Instagram kontuaren bidez harremanetan jarrita erosi daitezke, langabe zein ikasleentzat 8 euroan eta langileentzat 10 euroan.

36. urteurreneko egitaraua:

  • 14:00: Herri-bazkaria
  • 16:00: Aitza-ren kontzertu akustikoa
  • 17:30: Pilota ikuskizuna
  • 19:00: Karropoteoa
  • 20:00: Koktel festa
  • 22:00: Bassagain, Balloon Frame eta DJ Tintz
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa