Gipuzkoako pala motzeko lau partida jokatuko dira larunbatean Beti-Alain

Oianguko bikoteek tolosarrak, altzatarrak, oriotarrak eta Errealekoak izango dituzte aurkari. 9:30ean hasiko da jaialdia.

Larunbatean, Gipuzkoako pala motzeko partidak jokatuko dira Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. 9:30ean hasita, lau partidako jaialdia izango da, eguerdira arte. Lehen zein bigarren mailako partidak jokatuko dira, eta ordiziarrek tolosarrak, altzatarrak, oriotarrak eta Errealekoak izango dituzte aurkari. Partida asko izanik, aurreko asteen antzera “giro paregabea espero” dute Oiangukoek. Aurretik, ostegun eta ostiralean, Donostiako Altza auzoan lehen mailako Oiangu1 eta bigarreneko Oiangu3koek jokatuko dute.

Aurreko asteburuan, etxean jokatutako partidan, Ibargurenek eta Letamendiak galdu egin zuten, 36 eta 40. Kanpoan jokatu ziren beste partidetan, Irastorza-Olaran bikoteak 40-15 galdu zuen Errenterian. Naldaiz-Andonegi bikoteak, aldiz, 26-40 irabazi zuten, bigarren garaipena jarraian lortuz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa