Gorputzaren inguruan hausnartzeko juntadizoa, era informal batean
Legorretako Gazte-Piku Gaztetxeak eta Agora Filosofia Elkarteak pote filosofikoa antolatu dute biharko. Legorretako Gaztetxean elkartzeko deia egin dute, pote baten bueltan Zer da gorputz sano bat? galderari tira egiteko. Gorputzaren normatibitatearen inguruan hausnartuko dute, eta poteari hauspoa emateko Mijo Lizarzaburu militante feminista eta Maddi Etxeberria diestita-nutrizionista izango dira bertan. 18:30etik 20:00etara izango da.
@begaonegin Instagram kontuaren sortzailea da Maddi Etxeberria. Kontsultak egiten ditu online, eta anti-dietaren eta landare jatorriko dietaren inguruko informazioa zabaltzen du kontuan. Baraua Hautsiz podcast-aren sortzaileetako bat ere bada, Imanol Santoyorekin batera. Elikadura ikuspegi integral baten bidez landu eta osasun mentalaren garrantzia azpimarratzen dute kapitulu ezberdinetan. Dietaren kultura hautsi eta nutrizioaz eta lodifobiaz hitz egiten dute.
Mijo Lizarzaburu militante feminista lodifobiaren inguruko hitzaldia eta tailerrak egiten ditu herriz herri. Lodifobiaren ikuspegi politikoa lantzen eta aldarrikatzen du feminismo intersekzionaletik.