Hogei minutuan agortu dira Olentzeroren ibilaldi magikorako sarrerak
Abenduaren 10ean Lizarrustin egingo duten ibilaldi magiko antzezturako lekurik ez dago jada. Sarrera-erreserba goizean zabaldu dute, eta berehala agortu dira guztiak.
Olentzero gosea dago. Ataunen, Lizarrusti-Alleku basoan abenduaren 10ean dira etortzekoak Olentzero eta Maridomingi, Jentilbaratza kultur elkarteak antzeztutako ibilaldi magikoan. Sarrerak gaur goizean jarri dituzte erreserbatzeko moduan, baina jada ez dago aukerarik. Aukera ireki eta hogei minutuan agortu dira bi ibilaldi-txandetarako zeuden leku guztiak.