Joseba Permach Lazkaon hizlari izango da gaur
Sortuko kideak krisiari eta burujabetzari buruz hitz egingo du, alderdiaren Iratzar fundazioaren jardunaldian.
Sortuko Joseba Permach politikaria Lazkaon izango da gaur, alderdiaren Iratzar fundazioak antolatu dituen udazkeneko jardunaldietan hitzaldi bat egiteko. Ataunen izan zuen lehenengo zatia jardunaldiak, azaroaren 9an. Gaur, Lazkaon, Gerriko elkartean da Permachen hitzaldia, 19:00etan. Krisia(k), eraldaketa eta burujabetza gaia landuko du.