Kirol Zehaztasun Ligako eta Alebinen Ligako jardunaldiak jokatuko dira larunbatean
Benjaminetan, 59 igerilarik parte hartuko dute, 15:30ean, eta alebinetan 30 igerilarik, 18:15ean. Larunbatean, lehiaketa dela eta, barruko igerilekua itxita egongo da, 14:30etik aurrera.
Ordiziako igerilekuan Kirol Zehaztasun Ligako lehenengo jardunaldia eta Alebinen ligako bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean. Benjaminen artean, 59 igerilarik parte hartuko dute, eta alebinen artean, aldiz, 30 igerilarik. Benjaminen proba 15:30ean hasiko da, baina igerilariek 14:30erako egon beharko dute bertan. Alebinen proba 18:15-18:30 aldera hasiko da eta alebinentzako hitzordua 17:30ean egin dute.
Hori dela eta, Majori kiroldegiko barruko igerilekua itxita egongo da larunbatean, 14:30etik aurrera. Kiroldegiaren ordutegiari lotuta, igandetan kiroldegia irekitzeko herritarren eskaerei erantzunez, azaroaren 20an eta 27an, eta abenduaren 18an irekiko dute proba modura.