47-22 galdu du Ampo Ordiziak Recoletas Burgos-en aurka
20-15eko markagailuarekin joan ziren atsedenaldira. Azken minutuetan atera zion Burgosek tartea Ordiziari. Hurrengo asteburuan El Salvador taldearen kontra jokatuko dute goierritarrek, Altamiran.
Ampo Ordiziak 47-22 galdu du Recoletas Burgos taldearen kontra jokatutako partiduan, igandean, Burgosko San Amaro zelaian. Denboraldi honetako ligako bosgarren jardunaldia eta goierritarrek jokatu duten laugarren partidua izan da. Lehenengo hiru puntuak Ordiziarentzat izan ziren, zigor kolpearekin (0-3), baina entsegua egin zuen Burgosek gero (7-3). Ordiziak entsegua egin zuen 7-8ko markagailua lortuz, eta zigor kolpea sartu zuten Burgosekoek ondoren (10-8). Aurrerantzean eta partidua bukatu arte, atzetik joan zen markagailuan Ampo Ordizia. Atsedenaldira 20-15eko markagailuarekin joan ziren. Azken minutuetan atera zion tartea Burgosek, partidua 47-22 amaituz.
Hurrengo partidua etxean jokatuko du Ampo Ordiziak, Altamiran, El Salvador taldearen aurka, igandean. Sailkapen orokorrean 10. postuan daude goierritarrak. El Salvador, aldiz, bigarren doa eta partidu bat gehiago jokatu du.