Batukada feminista ikastaroa, ostegunean

18:00etatik 20:00etara izango da, Jabekuntza Eskolan, Botapa Batukada Elkartearekin. jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidean eman daiteke izena.

Ordiziako Akelarre Eguneko batukada kalejira, uztailean.//Tere Madinabeitia

Ostegunean, hilaren 24an, batukada feminista ikastaroa izango da Ordiziako Jabekuntza Eskolan, 18:00etatik 20:00etara. Botapa Batukada Elkarteko Ainara Sarasketa Alberdik gidatuko du saioa. Jabekuntza ardatz eta perkusioa tresna bezala, talde lanean batukada feministaren esanahia landu, ulertu eta praktikan jarriko dute. Ez da beharrezkoa musika oinarririk izatea. Erritmo ezberdinak ikasi, elkar ezagutu eta gozatzea da helburua. Parte hartu nahi duenak jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidean eman dezake izena.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa