Bi egunetan ospatuko dute Santa Zezilia Ordizian

Musika Eskolako Bandak, Ordiziako Txistulariek eta Beti Argi bandak emanaldiak egingo dituzte ostegunean eta larunbatean.

Ordiziako Txistulariak.

Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna bihar izango da. Goierriko hainbat herritan kalera aterako dira musikariak. Ordizian, ostegunetik larunbatera ospatuko dute Santa Zezilia. Ostegunean, Musika Eskolako Bandaren kalejira izango da herrian zehar, 19:15etik aurrera. Igandean, berriz, bi emanaldi izango dira, eguerdian eta arratsaldean. 13:00etan, Ordiziako Txistulariak kalejiran aterako dira, eta 20:00etan Beti Argi Bandak kontzertua emango du, Plaza Nagusian.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa