Elekun abesbatzaren eta Musika Eskolakoen kontzertua Santa Zezilia egunez
Bihar, 19:00etan eskainiko dute emanaldia, Herri Antzokian.
Santa Zezilia musikaren zaindariaren eguna izango da bihar. Egunarekin bat eginez, Legorretan ere musikari keinu egingo diote. 19:00etan, Herri Antzokian, Elekun abesbatzaren eta Musika Eskolako ikasleen kontzertua izango da.













