«Nire bizitza euskarari lotuta egon da beti»
Euskaraldian parte hartuko du Aitor Calvillo ordiziarrak aurten ere, aurreko ekitaldietako esperientzia errepikatuz.
«Euskara da nire lehenengo hizkuntza: etxekoa, lagunartekoa, ikasketetakoa, euskara da nire lan erreminta ere, 23 urte daramatzat AEKn lanean… Nire bizitza euskarari lotuta egon da beti», azaldu du.
Dena den, «ez naiz erabat euskaraz bizi, euskara normalizatu gabe dagoelako Ordizian ere». Euskararen egoeraren inguruko hausnarketa egin nahi izan du Calvillok: «Euskal Herrian zehar dagoen ustea da, Ordizian euskaraz bizi garela denok, baina bertakoa izanik eta kalean entzuten dudanagatik, esan dezaket, hori ez dela guztiz erreala».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.













