Ordizia-Urola, lidergoa jokoan

Asteburuan Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldeak Urola Laztimendi taldearen aurka jokatuko du. Lehenengo doa Ordizia, 14 punturekin, eta bigarren Urola, 12 punturekin.

Argazkia: Ina Olaizola. Ordizia Eskubaloia.

Goierriko bi eskubaloi taldek Gipuzkoako gizonezkoen 1. lurralde txapelketako lidergoa jokoan izango dute datorren asteburuan. Ordizia Siglo XX Plater prestatuak taldeak eta Urola Laztimendik norgehiagoka jokatuko dute lehenengo postua lortu edo mantentzeko, Majorin. Denboraldiko 9. jardunaldia izango da. Ordizia sailkapenean lehenengo doa, 14 punturekin, eta bigarren Urola, 12 punturekin. Bi taldeek 8 partida jokatu dituzte denboraldi honetan. Ordiziak, 7 irabazi ditu, eta bat galdu. Urolak, aldiz, sei irabazi ditu, eta bi galdu. Urolak irabaziz gero, puntu kopuru bera izango dute bi taldeek. Ordiziak irabazten badu, aurrea hartuko du sailkapenean, 16 punturekin.

Ormaiztegi K.E.-k ere txapelketa berean jokatzen du. Azken aurreneko postuan dago sailkapenean, bi partidu irabazi eta 6 galduta, 4 punturekin. Asteburuan Mugarri Ingou Arrasate taldearen kontra jokatuko dute, Zubipen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa