Ordiziako Mendi Astea, azaroaren 28tik abenduaren 1era

Lau ikus-entzunezkoren proiekzioak antolatu ditu Ordiziako Mendizaleak taldeak aurtengo mendi asterako. 'Goierriko Mendizale Beteranoak taldea berriro martxan' izango da lehenengoa.

Joseba Iztuetaren 'Pamir, distantziak' ikus-entzunezkotik ateratako irudia.

Ordiziako Mendi Astea azaroaren 28tik abenduaren 1era ospatuko da, Ordiziako Mendizaleak taldeak antolatuta. Lau ikus-entzunezko proiektatuko dituzte lau egun horietan, Barrena kultur etxean, 19:30ean.

  • Azaroak 28: GMB Goierriko Mendizale Beteranoak taldea berriro martxan ikus-entzunezkoa eta solasaldia.
  • Azaroak 29: Madeira. Bidaia Bertikala ikus-entzunezkoaren proiekzioa, Ainhoa, Ibai eta Iheraiekin.
  • Azaroak 30: Pamir distantziak ikus-entzunezkoaren proiekzioa, Joseba Iztuetarekin.
  • Abenduak 1: Broad Peak zeharkaldi handia, Juan Vallejorekin.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa